Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Bechdelen testa edo Bechdelen proba antzezlan, film, eleberri eta beste ekoizpen kulturalak gizonen aldeko desparekotasun edo alborapena ebaluatzen duen testa informal eta pseudozientifikoa, baina hala ere aski zabaldua eta zirkulu feministetan guztiz onartua. Testa lesbianei buruzko Alison Bechdelen umorezko komiki batean agertu zen lehen aldiz 1985 artean, eta baldintza hauek ezartzen ditu ekoizpen kultural bat matxista edo patriakala ez izateko:
Bechdelen testa hainbat hamarkadetan eta egun ere emakumean zineman objektu sexual eta subjektu pasibo moduan agertu izanaren aurkako erreakzioa da. Egun, gizartean emakumearen irudi horren aurkako jarrera zabala badago ere, asko dira oraindik ere emakumea eredu heteropatriarkatutik irudikatzen duten filmak, eta beraz Bechdelen testeko baldintzak betetzen ez dituztenak. Hala ere, badira egile eta zinema zuzendariak emakumearen irudia errespetatu egiten dutenak. horien artean Céline Sciamma zinemagile frantsesa nabarmendu daiteke, emakumearen mundu intimoa benetakotasunez eta sentikortasunez irudikatzen saiatu dena.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.