Bautista Basterretxe (abestia)


KategoriakAbestiak

Bautista Basterretxe Pepe Artola (1864-1929) donostiar bertsolariaren bertsoetan oinarrituako euskal abesti herrikoia da.

Letra (hitzak)

Bautista Basterretxe
mutiko pijoa
neri gurdi-ardatza,
neri gurdi-ardatza
ostuta dijoa.
Beltzak eta zuriak
izango dituzu,
neri gurdi-ardatza,
neri gurdi-ardatza
emate(n) ez ba(d)idazu.

Gurdi-ardatza ezik
itai ta harria.
Besteren behar gabe,
besteren behar gabe
badauzkat nereak;
sega, poto, labaina,
gainera bostortza,
perian erosia,
perian erosia,
daukat nik zorrotza.

Nere idi-pareak
dauzka zintzarriak,
lepotikan zintzilik,
lepotikan zintzilik
zildain jarriak.
Gainera uztarriak
ta kopetekoak,
ontz(a) urre gorri zaharrez
ontz(a) urre gorri zaharrez
erositakoak.

Zerorrek nahiko gauza
dezula diozu,
baina gurdi-ardatza,
baina gurdi-ardatza
lapurtu didazu.
Ordaindu behar dezu
larrutik ederki,
ardatza ez ba(d)idazu,
ardatza ez ba(d)idazu
neri ekartzen aurki.

Buru gogorrak badu
berekin kaltea
ez dedan gauza nola,
ez dedan gauza nola
nahi dezu ematea?
Zentzuak galdurikan
arkitzen zerade,
bestela behintzat horla,
bestela behintzat horla
ariko ez zinake.

Gezur ta abar zabiltza,
Bautista tranpean.
Zu bezain gezurtirik,
zu bezain gezurtirik
ez da Euskal Herrian.
Zure berri dakite
inguruko denak,
gordetzen dituzula
gordetzen dituzula
gauza besterenak.

435 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.