Egokitzapen-prozesua haur batek lehen aldiz eskolaratu, ikastetxe berri bat heldu edo hezkuntza-etapa berria hastean egoera berrira egokitu edo moldatzeko berak pertsonalki eta ikastetxeko eta gurasoen laguntzaz eta horretarako…
Batxilergoa herrialde anitzetan ezarrita dagoen hezkuntza maila da. Espainian, bigarren mailako hekzuntzaren ondorengo maila da (bachillerato izenarekin), bi urteko iraupenaz, eta ikaslea unibertsitate edo goi lanbide heziketako ikasketetan hasteko prestatzen duena. Beste herrialde batzuetan, bereziki herrialde anglosaxoietan, batxilergoa bachelor izendatzen da, eta unibertsitateko ikasketetako beheko maila izendatzen du. Frantzian berriz, unibertsitara heldu ahal izateko gainditu izeneko azterketa da, baccalauréat edo bac izenarekin, Ipar Euskal Herrian baxoa deitzen dena.
Etimologia: Erdi Aroko latinezko baccalaureatus eta baccalarius, “zalduna izatekoa den gaztea”, hitzetatik, bacca lauri , “erramuaren fruitua”, arrakasta eta garaipen ikurra dena.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.