Biztanleriaren benetako hazkundea edo populazioaren benetako hazkundea, hazkunde erreala ere deitua, eskualde batean eta epe jakin batean zehar, biztanleriak, biztanle kopuruak alegia, izan duen aldaketa erreala da. Berezko…
 Gizapedia
GizapediaBatez besteko hazkundea edo batez besteko hazkunde tasa (*batezbesteko hazkundea) magnitude baten bilakaeran aldi batetik bestera batez beste, konstante baliokide moduan emanda, zenbateko hazkundea izan den, ehunekotan edo batekotan, adierazten duen balioa da. Orokorrean, batez besteko hazkundearen kalkulua hazkunde esponentzialaren formulan eta beraz batezbesteko geometrikoan oinarritzen da.
Kalkulua hasierako eta bukaerako magnitudeak baino ezagutzen ez ditugula
 eta
 eta  hasierako eta bukaerako magnitudeen balioak izanik, honela kalkulatzen da batez besteko hazkundea (batekotan):
 hasierako eta bukaerako magnitudeen balioak izanik, honela kalkulatzen da batez besteko hazkundea (batekotan):
      ![Rendered by QuickLaTeX.com \[h=\Bigg(\cfrac{K_t}{K_0}\Bigg)^{(1/t)}-1\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-a73847a4c88242d8487af893cbfacb4c_l3.png)
Kalkulua aldi bakoitzeko hazkunde-tasak ezagutzen ditugula
 izanik aldi bakoitzeko balioak, honela kalkulatzen da batez besteko hazkundea (batekotan):
 izanik aldi bakoitzeko balioak, honela kalkulatzen da batez besteko hazkundea (batekotan):
      ![Rendered by QuickLaTeX.com \[h=(h_1 \times h_2 \times \ldots \times h_n)^{(1/t)}-1\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-6933b4cc531b6e04fd18019e57ede04b_l3.png)
Adibideak
Salmentak 2020 urtean 124 izan ziren, eta 186 2023 urtean. Zenbat igo dira batez beste salmentak urteko bitarte horretan?
      ![Rendered by QuickLaTeX.com \[h=\Bigg(\cfrac{186}{124}\Bigg)^{(1/3)}-1=%14.47\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-17b83ad4a9290b41682d74c43cab3a8c_l3.png)
Salmenten hazkunde-tasak urtez urte 2020tik 2023ra honako hauek izan ziren; h(2021/2020)=%15, h(2022/2021)=%20, h(2023/2022)=%10. Zenbat izan da batez besteko hazkundea?
      ![Rendered by QuickLaTeX.com \[h=(1.15\times1.20\times1.10)^{(1/3)}-1=%14.92\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-498b683a3d60ca59484a16b377ce6c5c_l3.png)
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, crecimiento medio.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.