Bi aldagai kualitatiboen baterako azterketa, asoziazioa alegia, ikasi behar dugu Estatistika: metodo deskribatzaileak (ekonomia eta enpresa) ikastaroaren baitan. Ikasgai osoa, hemen, PDF formatoan, eta hemen, ariketak ebazteko fitxak.

Baterako ekoizpena edo ekoizpen bateratua, ekoizpen bakuna ez bezala, ekoizpen-prozesu batean azpiegitura, material eta langile berdinak erabiliz aldi berean produktu ezberdinak, koproduktu izenekoak, eta azpiproduktuak eskuratzen dituen produkzio-sistema da. Adibidez, baterako ekoizpena gertatzen da petrolio-birfindegi batean, non petrolioa lehengai nagusitzat hartuz, gasolina, gasoila, kerosenoa eta bestelako produktu kimikoak eskuratzen diren aldi berean, horretarako instalakuntza berdinak erabiliz eta langileak produktu ezberdinekin lan eginez; upategi batean ere baterako ekoizpena gertatzen da, mahatsetik jateko mahatsa, ardoa, ozpina eta beste produktu batzuk batera eskuratu daitezkeelako; oiloen hazkuntza ere baterako ekoizpen sistema da, arrautzekin batera azkenean oiloen haragia, lumak, eta horien gorotzak ere (ongarri gisa erabil daitezkeenak) ekoizten batira, arrautzak eta haragia koproduktuak eta ziur aski lumak eta gorotzak azpiproduktu direlarik.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, producción conjunta.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.