Familiaren ordenamendu juridikoari buruz, batasun juridikoa familiako harremanak ordenamendu juridiko bakar baten bitartez erregulatu behar direla ezartzen duen printzipioa da. Horren justifikazioa fam,ilaren beraren izaeran datza, familia batasun bat da, eta beraz bere baitako harremanak ere modu bateratuan erregulatu behar dira; beste alde batetik, arrazoi praktikoa ere badago, familiako harremanen inguruko auziak ordenamendu juridiko desberdinen bitartez ebaztea kontraesanak sor ditzakeelako.
Loturiko artikuluak
Nortasun juridikoaNortasun juridikoa pertsona edo erakunde batek dituen eskubide, obligazio eta bestelako atribuzioen multzoa da, zuzenbideak eta ordenamendu juridikoak hala egotzita. Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal person; gaztelaniaz, personalidad jurídica.
Logika juridikoaLogika juridikoa zuzenbidean eta bereziki epaiketetan erabiltzen diren argudioak, arrazonamenduak eta dedukzioak aztertu eta proposatu dituen jakintza-arloa da, horien zuzentasuna eta egokitasuna ebaluatuz, logika formalaren arauen nahiz ordenamendu…
Sistema juridikoaZuzenbidean, sistema juridikoa herrialde edo eskualde batean indarrean dauden arau juridikoen multzoa, ordenamendu juridikoa alegia, haiek garatu eta aplikatu egiten dituzten erakunde eta prozedurekin batera. Halaber, sistema juridikoak…