Batasun dinastikoa monarka bakar batek erresuma batzuetan batera erreinatu egiten duenean, lortutako eskubide dinastikoengatik (hots, ama edo aitaren aldetik lortutako tituluengatik). Beraz, maila pertsonalean monarkia-titulu batzuk bateratzean gertatzen da batasun dinastikoa, batasun horretan parte hartzen duten erresumen independentzia eta erakunde politikoak atxikiz. Batasun dinastikoak ohikoak izan ziren Erdi Aroan nahiz Antzinako Erregimenean, garaiko monarkek aurrera eraman zuten ezkontza-politikaren bitartez, erresuma desberdinen arteko aliantzak sortu euren boterea zabaltzeko. Batasun dinastikoaren adibide bat Gaztelako Erresumaren eta Aragoiko Koroaren artekoa izan zen, XVIII mendera arte luzatu zena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, unión dinástica.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Batasun juridikoa (familia)Familiaren ordenamendu juridikoari buruz, batasun juridikoa familiako harremanak ordenamendu juridiko bakar baten bitartez erregulatu behar direla ezartzen duen printzipioa da. Horren justifikazioa fam,ilaren beraren izaeran datza, familia batasun…