Basa, Miren Amuriza: laburpena


KategoriakLiburuak

Basa, Miren Amuriza (Berriz, Bizkaia, 1990) bertsozale eta idazleak 2019an plazaraturiko eleberria da. Eleberri horrekin irabazi zuen Igartza saria.

Laburpena

Lehenengo kapitulua

Sabina ospitalean dagoen andre zaharra da. Alaba Karmele berarekin dago, zaintzen. Belaunetik operatu berri dute baina ama betikoa da, jenio bizikoa, basatia. Altzerreka baserrian bizi da Karmele, amarekin eta Henry osabarekin, Ameriketan, Idahon, izandako senarraren anaiarekin alegia. Kezkatuta dago osaba zaintzen geratu den Lurdes deitzen den andrearekin,  pastillak ongi emango ote dizkion. Karmelek baietz, lasai egoteko. Sabina edozer gauzarekin urduritzen da, eta burua pixka bat galduta ere badu: komunera joan nahi du, ahaztuta pixoihala gainean daukala.

Joseba dator bisitan ospitalera bere emazte Maiterekin. Joseba Karmeleren anaia da eta Maiteren aita zenaren inprentan egiten du lana. Haurrak ere ekarri ditu, Martzel eta Naia. Martzel bazterrak lardaskatzen dabil, aitaren Iphonea nahi duela eta. Aitak eman egiten dio azkenean, ea isiltzen den. Baina berriz ere bihurrikeriatan hasi eta Maitek kafetegira eramaten ditu azkenean.  Egia esan, Maitek beti esaten du Sabinak, Josebaren amak, ezin duela ikusi, ez diola barkatzen Josebak inprentarekin jarraitu izana, baserrian jarraitu ordez.

Josebak komentatzen dio Karmeleri Azpitarterekin hitz egin duela, zahar etxe bateko gerente bat. Josebak dio irtenbide bakarra dela egoera kontuan harturik. Karmele ordea kezkatuta dago, amak nola hartuko ote duen. Eztabaidan hasten dira biak, eta Josebak Esther beste ahizpari deitu beharko liokeela aurpegiratzen dio, hark ere zerbait egin beharko duela. Hirurak elkarrekin hazi ziren, Ester, Karmele eta Joseba, ordena horretan, baina orain nahiko bereizita daude dirudienez. Karmelek  amore eman, eta Josebari esaten dio bera geratuko dela Altzerrekan. Eta Karmeleri osaba Henryren irudia datorkio gogora, ehiztari porrokatua, ehizatu berri duen basurde batekin baserriko sarreran. Idahotik etorri baino baserriko gastuetan apenas inplikatzen den gizona. Henry Sabinaren koinatua da.

Joseba joan da ja. Sabina lo dagoen alabari begira dago. Eta berak ere begiak ixten dituenean, soineko grisez jantzitako andre bat, mutiko eta neskato batekin, ikusten du. Gizon baten gorpua ohe handi batera eramaten ari dira. Andreak esaten dio Sabinari: zoaz medikuarengana eta esan aita hilda esnatu dela.

Bigarren kapitulua

Medikuak azken bisita bat egiten dio ospitaleko gelan, eta etxera bidaltzen du Sabina, berarekin txantxetan aritu ondoren. Aholkuak ematen dizkio hurrengo egunetarako, hasieran makuluekin ibiliko dela eta, baina Sabinak ez ditu erabiliko noski. Aholkuak ematen ari zaizkiola, burua baserrian dauka, Henryrekin pentsatzen du, Mario okina ardiak behar bezala zaintzen ari den. Karmelek lagunduta eta berarekin sesioan beti bezala, ateratzeko prestatzen da: hortzeria, kulero garbiak, eta prakak, baina prakak ezetz dio gogorki, ez dituela jantziko. Karmelek berarekin izandako beste une gogor batzuk gogoratzen ditu, nola Txabirengandik banatu baserrira itzuli zen Libe alaba nerabearekin batera, nola irakasle karrera bukatu zuen baina bukatutakoan Lekeition pisua erosi zuen, eta nola amak hori aurpegiratu zion. Azkenean, badoaz, Sabinak gona jantzita.

Karmeleren autoan iristen da Altzerrekara, bere baserrira. Nekez irteten da etxetik, Karmeleren laguntzarekin. Alderik alde ikuskatzen ditu bazter guztiak, tximiniatik kea darion, inguruan usain bereziren bat sumatzen den. Norbaitek bazterrak nahastu ote dizkion aztarna bila. Tyson txakurra, Henryk ekarri zuena, hurreratzen zaio. Lurdes bizilaguna, bera baino hamar bat urte gazteagoa, ateratzen zaio ongi etorria ematera.  Salda prestatu du. Lehen gauza, etxeko ezkaratzean, alaba Esterri deitu, baina ez du hartzen. Gogoratzen du Lekeition zuen pisua oparitu ziola hari, etxe arazoak zituenean, eta orduan Bilbon bizi zen alaba haserretu egin zitzaiola, ez zuelako pisu hori inolaz ere nahi. Etxean gora abiatu eta Henry zaharra ikusten du ohean, ahuldadez eta ohiko kiratsarekin. Bere botiken nezeserra ere han ikusi du Sabinak eta madarikatzen du bere gauzak mugitu dituena. Henryrengana hurbildu, altxatzen laguntzen dio eta bata bestearen besoetan geratzen dira.

Telebistara begira dago Sabina, katua laztantzen (Misiño deitzen dio). Dolarra zenbatean dagoen jakin nahi du, senarra zenaren pentsio zati bat handik kobratzen du eta. Sabinak txizalarria nabaritzen du, eta Karmele konturatu eta esan egiten dio, ea laguntza behar duen. Ez duela txizalarririk, dio. Alabak alde egin eta komunerako bidea hartzen du Sabinak, bakarrik. Baina komunean esertzerako, prakak bustita ditu ja. Prakak erantzi eta bainuontzian sartzen saiatzen da, garbitzeko. Baino irristatu eta ez aurrera ez atzera geratzen. Garrasi egiten dio Karmeleri, etortzeko. Alaba heltzen denean, lagundu egiten dio bainuontzitik ateratzen, baino berehala bidaltzen du berriz ere, umore txarrez.

Henry irratiari adi dago, Donald Trumpek irabazi duela eta, eta Sabina datorkio ogi-zopak eta horrekin batera pilula ematera. Ematen hasi eta agureak tu egiten du eta pilula lurrera bota. Madarikatzen hasten da agurea. Eta gogoratzen da gaztetan nola joan zen neskame aberats batzuengana, eta haurrak eskatu ziola belauniko jarri, haren gainean zaldunarena egiteko, eta aitak haurrari errieta egin ordez, tokadiskosa jarri zuela ikuskizuna alaitzeko. Madarikatua hura ere. Eta madarikatua Henry. Irratia kendu egiten dio, apalean jarri eta alde egiten du, Henryk, ezinduta, irratia itzultzeko oihuka egiten diola.

Hirugarren kapitulua

Argitzen ari du, eta Sabina ohean dago, katua ohe gainean. Goxo dago, baino brastakoan Henryren oihu madarikatua aditzen du. Kasurik ez. Eta berriz, ... Altxatu egiten da, koinatuaren gelara joateko. Zer egun den jakin nahi du, alu horrek. Eta hortik gutxira, berriz ere, leihoa ixteko. Nazkaturik, Sabina jantzi egiten da etxean ibiltzeko ohikoak dituen jantziekin. Ispiluari begira txukuntzen da, adinak gorputzean eta aurpegian uzten ari zaizkion aztarnak madarikatuz. Txakurra zaunkaka, ikuilura doa katu eta txakurrei janaria ematera, eta bide batez, azkar atera, gona jaitsi eta pixa egin du zelaian.

Karmele aurkitzen du ezkaratzean eta alabak galdetzen dio zer dabilen. Etxe ostera joan dela, Sabinak. Alabak ekarritako gaileta berriak probatzen ditu, olodunak (puaj, Sabina). Alabak ea deskantsatu duen bart, zenbat aldiz jaiki den.  Eta bazkaria berak egingo diola (auskalo zer egingo duen, Sabina). Henryren gelara sartu eta ezin du jasan pixa kiratsa, pixa atera zaio beraz, Karmelek jarri zion pixoihala noski. Badira hiru urte Henry elbarri dagoela, diabeteagatik hanka anputatuta. Hasieran Sabinak eramaten zuen paseatzera, harik eta egun batean erori errotako errekara jausi zen arte. Geroztik ez du gelatik mugitzen, ohea eta aukia, geltoki bakarrak. Pixoihala kendu, eta trebe janzten dizkio galtzontziloak. Nazkatuta dago, kolonia bota eta hantxe uzten du koinatua, kexaka azala erre diolako. Ea noiz hiltzen den behingoz.

Goizean hasi da garbiketan. Pianoa, alabek behiala jotzen zutena. Gainean, bera eta Fidel ezkondu zireneko argazkia. Fidel eta anaia Henry aita hiltzear zegoela itzuli ziren Ameriketatik. Lekeition ikusi zuen Sabina, haurrak zaintzen, eta hortxe hasi ziren nobiotan. Fidelek baserria erosi zion patroiari, eta Sabina independentzia eta askatasuna irabaziko zituelakoan pozik, laster ikusi zuen ezetz, infernuan jarraituko zuela, baina oraingo honetan bere suegrarekin, Alejandra.

Pianoaren gainean baita ere Ester, Joseba eta Karmele elkarrekin, Joseba ezkondu zenean. Eta Libe, eta Nahia eta Martxel bilobak. Txakurra sartu da, baina hura zalapartaka bidali eta gero, Esterri deitu dio telefonoz. Ez du hartzen. Alargundu zenean, jakin zuen Ester beste neska batekin zebilela eta galdetu egin zion. Ester guztiz haserretu zen eta bi urtez egon ziren ama eta alaba elkarren aipamenik egin gabe, Karmeleri esker adiskidetu arte. Baina egia esan, berdin-berdinak dira ama-alabak, Sabina eta Ester, bi hurakan.

Bazkaldu eta berahala, Sabinak ardo kaxa erostera bidaltzen du Karmele, Lurdensentzako, ez garestia ez merkea. Oparia bizilagunarentzat, hura baino gorago gelditzeko, bereziki hark sasoian jarraitzen duela ikusten duenez geroztik, enbidiatan edo. Alabak etxetik ez mugitzeko esaten dio, baina alperrik, ze albak alde egin bezain pronto, altxatu eta baratzera doa lanera, letxugei karakolak kentzera (seme-alabentzako letxugak, kexatuko dira horiek!), harik eta Tyson txakurrak atzetik bultza eta lurrera botatzen duen arte. Mekauen. Lotsaturik, Lurdesek begiratuko ote duen. Ardiak ikusten ditu, orain gutxi, baina garai batean asko, belaunean protesia jarri eta ospitalean zegoen bitartean semealabek gehienak kendu zizkioten arte. Aluak. Eta zergatik ez zute ardi txabola ere bota! Behorra mugiarazi eta etxera itzuli da, madarikazioka denbora guztian. Eta lehengo egokiera berean jarri da, arratsaldeko programa arrosari begira, Karmele itzuli arte. Karmele konturatu da, itzulita, belaunak eta amantala lokaztuta ikusita kanpoan ibili dela, baino ez du ezer esan.

Laugarren kapitulua

Ametsgaizto bat edukita esnatzen da Sabina, asaldaturik. Ume bat errekak ermaaten du eta urtean dabiltzan ahateeek mokoka egiten diote. Izan ere, abortoa izan zuen Sabinak, Karmele izan eta gero. Baratzean zebilela nabaritu zuen odol isuria eta azkenean fetoa bota zuen gajoak. Amaginarrebak komunetik botatzeko esan zion, hori ez  zela pertsona oraindik. Eta gaizki egin izanaren errua sentitzen du. Jaikitzen da. Karmelek aspaldiko partez egin du baserrian, eta amaren pauso hotsarekin esnatu da. Yoga ariketak egiten hasten da. Gogoratzen da nola gela horretan txikitan Ester eta biok egiten zuela lo eta amak nola orrazten zien ilea, mina sentiarazi arte, egunero, ohe ondoan. Amak ateratzen duen zarata entzun eta ea egiten duen hotzarekin zer egiten duen. Eta ohi bezala, errietan hasten dira, Karmelek argiak zergatik utzi dituen argiak piztuta, ... Eta amak, kasurik ere ez, ardietara (hau dam bere bolara).

Libe, biloba, Esterren alaba, heltzen da eguerdian. Arkitektoa da. Txikitan asko ibilia da amonarekin. Amonak bere kumea balitz bezala ibiltzen zuen batera eta bestera. Hirurek elkarrekin bazkaltzen dute, aurretik Karmelek telebista altuegia duela errieta egin eta gero amari. Espagetiak. Sabinak bere amari buruz, Esterri buruz, galdetzen dio Liberi. Whatssappez hitz egin dutela baino ez, Sabinari espagetiak paparretik behera erortzen zaizkion bitartean. Mahaian oraindik, osaba Henryren oihua utzi eta haren gelara abiatzen da Sabina, eta itzultzen denean Karmelek erresidentziarena aipatzen dio. Sabinak dio osaba Henry berak ez beste inork ezin duela gobernatu dio. Osaba Henryk eta berak tinbrea soinean eramatea ere ez du nahi, ez du kontrolpean egon nahi. Eztabaida Karmelerekin. Pikutara bidaltzen du Sabinak alaban eta biloba ere bai. Karmele kanpora atera eta neba Josebari deitzen dio. Ama suspertu dela, hura ezin duela eraman, eta etxera itzuliko dela. Anaiak erantzuten dio bera ezin dela arduratu amaz. Azkenean, Karmelek moztu egiten du deia, etxera itzuli, bere gauzak hartu eta alde egiten du autoan, suminduta. Eta haren atzetik, Libe ere joan da.

LANEAN (46 ORRIALDE 121ETIK EGINAK)

Pertsonaiak eta tokiak

  • Altzerreka, Sabinaren baserriaren izena
  • Fidel, Sabinaren senarra zena
  • Henry, Sabinaren koinatua, Fidelen anaia
  • Karmele, Sabinaren alaba. Banandua da, bere senarrak Txabi zuen izena
1671 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.