Setioa gotorleku, herri, hiri edo eskualde bat indar militarrek denbora luze batez inguratzea da, hango sarrerak-irteerak kontrolatuz edo guztiz eragotziz, hornikuntzak agortuz setiatutako hiria edo herrian gotortutako armada…

Barduloak edo barduliarrak Antzinateko erromatar aurreko gizataldea zen, gutxi gorabehera Oiartzun, Urumea eta Oria ibaietatik Deba ibairaino zabaltzen zena, eta hegoaldetik Arabako ekialdea ere hartzen zuena. Ekialdeko baskoien eta mendebaldeko karistiarren artean kokatzen ziren. Eztabaida dago bardulo, karistiar, autrigoi eta inguruko herrien jatorriari buruz; batzuen arabera, indoeuroparren aurreko gizataldea zen eta batzuen arabera indoeuroparra. Haien hizkuntzari buruzko adostasunik ez dago; batzuen arabera aitzineuskara zen haien hizkuntza, baina beste batzuen arabera euskara ekialdeko baskoien hizkuntza zen jatorrian, eta haien zabalkuntza barduloen eremura Antzinate Berantiarrean gertatu zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.