Bost ahizpa Aitor Arana idazleak (Legazpi, 1963) 2003 plazraturiko eleberria da, gazteei zuzendua. LABURPENA 1. kapitulua Amaia eta Leire ama-alabak dira. Leirek 15 urte ditu. Autoz doaz Araban…

Bar Gloria 2022 urtean plazaratutako eleberria da.
LABURPENA
1. kapitulua
Migel Gloria tabernako horma batean zintzilikaturiko idi disekatuari begira dago. Taberna itxita dago, de na jasotzen eta garbitzen ari dira, egun osoko bezeroen arrasto oro ezabatzen. Ana eta Rakel lankideekin ari da. Ana, polita esaten diote tabernan; Rakel, pottola, eta Migel, marikoia. Bi neskak ahizpak dira. Bukatu eta mahai batean edaten eta erretzen geratzen dira. Goizean gizon misteriotsu bat etorri da dirua eskainiz zerbaiten trukean, eta telefono bat utziz. Anak dena berriz kontatzeko esaten dio, lehenago ere kontatu dion arren. Migelek esaten dio gizonari esan diola ezetz, ez duela onartzen, ez duela ezer nahi. Migel badoa, goizaldeko giroan. Neskak barruan geratu dira. Aldentzen ari dela, ahots batek deitzen dio: Elias da, goiko bizilagun bat. Gas usaina hartu duela goian eta tabernatik omen dator. Biak azkar inguratzen dira tabernako atzeko atera, eta Migel giltzan sartzen ari dela sarrailan, Eliasek hormaren aurka bortizki bultzatu eta Migeli prakak jaisten saiatzen da. Baina azkenean, Migelek lortzen du Eliasen besoetatik askatzea. Korrika alde egioten du, kaleko iluntasunak irentsi arte.
2. kapitulua
lanean (16 orrialde 183tik eginak)
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.