Banku-kontua partikular, enpresa edo beste erakunde batek banku batean diru ezarpenak eta ordainketak egiteko kontratatzen duen finantza-produktua da, ohikoan hortik zuzenean helbideratzeak, berehalako eskudiru-ateratzeak, diru-sarrerak eta transferentziak egiteko nahiz gordailu, inbertsio-funts eta beste finantza-produktuetarako bitarteko gisa erabiltzen dena. Finantza-produktu zabala da, eta aurrezki-kontuak, ageriko gordailuak nahiz kontu korronteak barne hartzen ditu, bakoitza bere ezaugarri bereziekin. Nolanahi ere, komisioak izaten dituzte; sarri kreditu nahiz zor-txartelak ere izaten dituzte atxikita, ordainbide gisa. Bere ezaugarri nagusia erabateko likidezia da, kontu korrontearen titularrak edozein unetan baitu eskuragarri bere kontuaren saldoa, eskudirutan atera edo banku-transferentziak egiteko. Horrexegatik, banku-kontuetako zenbatekoa enpresen aktibo erabilgarrian barne hartzen da, eskudiruarekin batera.
Banku-kontu guztiak IBAN izena duen 20 digitoko zenbaki batez identifikatzen dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, bank account; gaztelaniaz, cuenta bancaria.
Loturiko artikuluak
Kontu errealak (balantze-kontuak, ondare-kontuak)Kontu errealak, balantze-kontuak edo ondare-kontuak dira, kontabilitatean, enpresaren ondarea osatzen duten elementuak, ondasunak, eskubideak edo betebeharrak adierazten dituzten kontuak, aktibo eta pasiboan taldekatuta. Benetako kontuen adibide dira makina…
Banku komisioakBanku komisioak bankuek eskaintzen dituzten finantza produktu eta zerbitzuengatik (hala nola, transferentziak, txekeen jaulkipena, kreditu txartelak, ...) bezeroei kobratzen dizkieten diru zenbatekoak dira. Espainian, bankuek nahi dituzten komisio…
Ageriko gordailuakAgeriko gordailua edo ageriko aurrezki gordailua, batzuetan ageriko kontua ere deitua, partikular batek, kontuaren titularra deitzen denak, banku edo beste finantza entitatean kontratatzen banku-kontua da, hari edo baimendutako…