Bezeroek banketxeetan dituzten kontu eta gordailuen saldoari egiten dio erreferentzia banku diruak, baita bezeroek eskura dituzten kreditu-kontuen saldoari ere. Zirkulazioan dagoen legezko diruarekin, eskudiruarekin alegia, eta banku-erreserbekin batera, diru-eskaintza osatzen du. Eskaintza horrek M1, M2, M3 edo M4 definizio desberdinak ditu, bankuko kontu eta gordailuen izaeraren eta epearen arabera.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, dinero bancario.
Loturiko artikuluak
Diru-zuriketaDiru-zuriketa edo diru-garbiketa, kapital-zuriketa ere deitua, delituz zein zerga-iruzurra eginez eskuratutako dirua finantza-sisteman kokatu, haren jatorria ezkutatu eta legez eskuratutako diruaren itxura emateko jardueren multzoa da (ikus, gainera, ezkutuko ekonomia). Diruaz…
Banku komisioakBanku komisioak bankuek eskaintzen dituzten finantza produktu eta zerbitzuengatik (hala nola, transferentziak, txekeen jaulkipena, kreditu txartelak, ...) bezeroei kobratzen dizkieten diru zenbatekoak dira. Espainian, bankuek nahi dituzten komisio…
Banku zentralaBanku zentrala herrialde bateko finantza-sistema gobernatu, zuzendu eta kontrolatu egiten duen estatu-erakundea, moneta-politika garatu, dirua jaulki eta diru-erreserbak gorde egiten dituena. Banku izena izan arren, banku zentralak normalean…