Konbentzioaren Gerra 1793-1795 bitartean Frantzia iraultzaileak Espainia eta Portugalen aurka garatu zen gerra izan zen. Izenak garai hartan Frantziako Konbentzio Nazionalari egiten dio erreferentzia, Frantziako erakunde politiko nagusienari…
Bando erreboltaria, bando matxinatua, armada erreboltaria edo armada matxinatua, bando horretako jarraitzaileen beraien ahotan bando nazionala, Franco jeneralak eta bere jarraitzaileak Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka matxinatu eta gero, Espainiako Gerra Zibilean bando errepublikar edo errepublikazalearen aurka gudukatu zen bando edo alderdia izan zen. Matxinatutako armadarekin lerrokatu ziren, indar kontserbadore gehienak, monarkikoak eta karlistak (hauek milizia arma propioak eratuz hasieran), Eliza Katolikoaren sostengu orokorrarekin, ezkerreko Fronte Popularrak irabazi zituen 1936ko hauteskundeak eta gero haien pribilegioak eta interesak kolokan ikusi zituztelarik. Bando errepublikarra, bando nazionalaren ahotan bando gorria, osatu zuten Espainiako ezkerreko sektoreek, hala nola sozialistak, komunistak eta anarkistak, eta Kataluniako eta Hego Euskal Herriko nazionalistak.
Bi aldeek kanpoko laguntza aktiboa jaso zuten. Horrela, matxinatutako bandoa Benito Mussoliniren Italia faxistak eta Adolf Hitlerren Hirugarren Reich-ak babestu zuten. Bango errepublikarrean, Brigada Internazionalistak borrokatu ziren, atzerriko boluntario antifaxista eta kausa errepublikarraren aldekoek osatuak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bando nacional o bando sublevado y bando republicano.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.