Soziologian, konbentzionalismoa gizartean indarrean dauden printzipio, arau moralak, ohitura eta usadioak normalak edo zuzenak direla aldezten duen jarrera edo sinesmena da, ordena soziala bermatze aldera. Artean eta literaturan…

Banalizazioa zerbaiti garrantzia kendu eta arintasunez adierazi eta baliatzea da, banal edo garrantzi eskaseko bilakatu edo banalitate egoera batera eramatea. Pertsona, gertakari eta kontzeptuekin gerta daiteke, eta batzuetan horiek gutxiesteko estrategia moduan erabiltzen da; beste batzuetan berriz, helburua justu aurkakoa da, kontzeptua hanpatu eta mugarik gabe baliatzea. Horren adibide garbia, terrorismo hitzaren erabilera da, botere eta hedabideen aldetik mugarik gabe erabiltzen denean, disidentzia oro terrorismotzat hartuz.
Hainbat estrategia daude zerbait banalizatzeko: zerbait dagokion eremutik kanpo baliatu eta zabaltzea da (adibidez, terrorismo hitzaren erabilerarekin, lehen aipatu bezala), zerbait isekaz tratazea, sarkasmoz edo ironiaz edota garrantzirik ez duten beste gaiekin batera jartzea.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.