Ekonomian, banaketa-sektorea produktuak eta zerbitzuak kontsumitzaileen esku jartzeko jarduera ekonomikoen multzoa da, banatzaile izeneko eragile ekonomikoen bitartez. Horren baitan biltzen dira, produktuak eta zerbitzuak eskaintzen diren saltokiak eta haietan burutzen diren jarduerak nahiz haiek ekoizpen guneetatik saltokietara haiek garraiatzeko jarduerak. Masa-kontsumoko gizartean, banaketa sektorean fase batzuk garatu dira: lehenengo fasean, 1960ra arte, non saltoki tradizionalak, denda txikiak gehienetan, nagusitzen diren; masa-banaketako aldia, 1960tik 2000 urtera arte gutxi gorabehera, non supermerkatuak eta hipermerkatuak nagusitzen doazen, saltoki tradizionalen kaltetan; eta 2000 urtetik aurrera, online merkataritza nagusitzen den aldia, non produktuak etxera edo bilketa-puntuetara eramaten dira zuzenean.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sector de la distribución.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Banaketa-funtzioaProbabilitate-banaketa batean, banaketa-funtzioa balio batetik beherako probabilitatea edo maiztasun erlatiboa ematen duen funtzioa da:[latexpage]
Banaketa-funtzio batetik zorizko aldagaiari edo aldagai estatistikori buruzko edozein probabilitate zehaz…
Hirugarren sektorea (zerbitzu sektorea)Hirugarren sektorea edo zerbitzu sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza, hezkuntza ,osasuna,…
Banaketa modalaBanaketa modala hiri edo eskualde bateko herritarrek egiten dituzten ibilbideak zein garraiobide motarekin egiten diren, oinez barne, adierazten duen maiztasun-taula bat da, garraiobide desberdinen erabileraren portzentajeak zehazten dituena.…