Banaketa modala hiri edo eskualde bateko herritarrek egiten dituzten ibilbideak zein garraiobide motarekin egiten diren, oinez barne, adierazten duen maiztasun-taula bat da, garraiobide desberdinen erabileraren portzentajeak zehazten dituena.…

Banaketa-kanala edo banakuntza-kanala merkaturatzen den produktua edo zerbitzua ekoizlearengandik kontsumitzailearengana helarazteko prozesuan (ikus, banaketa enpresan) parte hartzen duten pertsona, enpresa eta bitartekoen multzoa da. Banaketa-kanalen tipologia zabala da, baino funtsean honako kanal hauek bereizten dira: kanal luzea, kontsumitzailearengana iristeko bitartekari anitz baliatzen denean, hala nola handizkariak eta azkenean txikizkariak; kanal laburra, bitartekari bakarra erabiltzen denean, eta zuzeneko kanala, bitartekaririk ez dagoenean (ikus, zuzeneko salmenta).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, distribution chain; gaztelaniaz, canal de distribución.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.