Finantzetan, obligazioa interes finko batera eta orokorrean balio nominal berdinarekin epe luzerako jaulkipen bateko kreditu-tituluetako bakoitza da. Epe luzea, hitzarmenez esan daiteke 5 urtera baino epe luzeagoetara, da…

Balore negoziagarriak edo titulu negoziagarriak prezio baten trukean modu pribatuan edo bigarren mailako merkatu batean besterendu daitezkeen finantza-tituluak dira, hala nola akzioak, bonoak, obligazioak eta ordaindukoak. Balore horien propietate horri negoziagarritasuna deitzen zaio, eta likideziarekin, diru likidoa bihurtzeko gaitasunarekin alegia, loturik dago. Negoziagarritasunaz haratago, titulu horiei ematen zaien izendapen orokorragoa, haien eskubideak eta bestelako ezaugarriak biltzen dituena, balore-titulua da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, negociabilidad, valores negociables, títulos negociables.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.