Balkanizazioa


KategoriakPolitika

Geopolitikan, balkanizazioa estatu bat, gehienetan entitate etniko edo nazional batzuek osatutakoa, estatu txikitan zatitzean gertatzen den egoera da, bereziki estatu berri horien artean etengabeko gatazka dagoenean. Terminoak XIX. mendearen bukaeratik tsarren Errusiatik bultzaturiko politikari egiten dio erreferentzia, Balkanetako lurraldea elkarren arteko gatazkan izango ziren nazio txikitan zatituz, Errusiak haien aldetik izan zitzakeen mehatxuak saihesteko. 1990eko hamarkadan Yugolslavia osatzen zuten nazioen artean izandako autodeterminazio eta independentzia prozesua ere izendatzen du. Hedaduraz, hiri eta lurraldeetan gertatzen den segregazio sozialaren prozesuari ere deitu izan zaio.

174 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.