Balio intrintsekoa eta balio instrumentala (estrintsekoa)


KategoriakFilosofia

Balio intrintseko eta balio instrumental kontzeptuak bereziki etikan baliatu dira. Zerbaitek berezko balioa duenean esaten da balio intrintsekoa duela; berriz, balio instrumentala edo estrintsekoa dela esaten da beste zerbaitetarako balio duenean. Aristotelesek balio intrintsekoa zuen bakarra zoriona dela baieztatu zuen.  Utilitarismotik ere balio intrintsekoa duten entitateen multzoan zoriona eta plazera beste ezer ez da sartzen. G.E. Moore filosofoaren arabera, edertasuna ere sartu beharko litzateke balio intrintsekoa dutenen multzoan.

Balio nitrintsekoaren eta instrumentalaren arteko bereizketa ingurumenaren etikan erabiltzen da bereziki, naturak eta izaki bizidunek gizakitik at balio intrintsekoa duten eztabaidan, horien babesari buruz hausnartzeko. Hala eta guztiz ere, balio intrintsekoaren nozioa bera ere kritikatu da, zerbaitek balio intrintsekoa duela baieztatzeko derrigorrez horren esperientzia izan eta hortik zerbait positibo ekarri behar delako, eta beraz instrumentala bihurtuz.

217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.