Balidoak edo begikoak monarkia absolutistetan monarkaren konfiantzazko figura politikoak ziren, monarkak berak izendatuak, orokorrean nobleziatik edo klerotik eratorriak, monarka gobernu kontuetan aholkatu eta gobernu funtzioak ere egiten zituztenak. Edozein unetan, monarkaren konfiantza galduta, kargua utzi beharrean zeuden. Espainian, balidoak izan ziren, besteak beste, Lermako Dukea, Felipe III.arekin, eta Olivares-eko konde-dukea, Felipe IV.arekin. Godoy, XVIII. mendearen bukaeran, ministro unibertsal izendatu zuen Carlos IV.ak, praktikan balido karguaren berdintsua zena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, válido.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Monarkia dualaMonarkia duala errege bakar batek gobernatutako bi erresumen multzoa da, kanpo politika eta armada bateratuekin, baina bestelakoetan automonoak. Bereziki 1967-1918 bitartean indarrean izan zen Austria-Hungariako Inperioa izendatzeko erabiltzen…
Monarkia autoritarioaMonarkia autoritarioa historikoki monarkia feudalen eta monarkia absolutisten artean garatutako trantsizizoko erregimen monarkikoa da, Eurpako hainbat herrialdeetan XV. eta XVII. mendeen artean garatutakoa. Monarkia feudaletan ez bezala, non…
Gortea (monarkia)Agian bilatzen ari zinen Espainiako Gorte Nagusiak. Historian, gortea erregea eta erregina bere aginte eta gobernuan laguntzen zituzten pertsonen multzoa zen, erregeak eta erreginak berak aukeratuak, gertuko eta…