Baliabide hidrikoak edo ur baliabideak ur hornidura ahalbidetu egiten duten baliabide naturalak dira, hala nola ibaiak, aintzirak, lurpeko urak eta glaziarrak, horiek ustiatzeko beharrezko azpiegiturak (urtegiak, hornidura-sareak, ...)…

Baliabide intelektualak edo aktibo intelektualak, enpresaren garapenerako baliatzen diren aktibo ukiezinak dira, lan intelektualaren emaitza direnak nahiz orokorrean enpresaren ezagutza orokorra bera, hala nola markak eta patenteak, jabetza intelektual edo industrial gisa erregistratu egin daitezkeenak, datuak, datu-baseak, enpresak bere barne funtzionamendurako garaturiko programa informatikoak, eta baita ere enpresako giza baliabideek osaturiko ezagutza guztia - kapital intelektuala deitzen dena-, alegia haien konpetentziak eta trebetasunak, motibazioa eta haiek eraturiko antolaketa-egiturak eta harremanak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.