Balentin Berriotxoa


KategoriakBiografiak

Balentin Berriotxoa (Balendin Berriotxoa ere deitua) euskal misiolari domingotar eta martiria izan zen. Elorrion jaio zen, 1827an. Apaiz ikasketak Logroñon egin ondoren, familiari diruz laguntzeko etxeko aroztegian jardun zuen aldia tartean, Toledoko domingotarren monastegi batera sartu zen, baina berehala Ekialde Urrunera misiolari joan zen, kristauen aurkako jazarpenak ukiturik. 1857 urtean Manilara joan zen. 1858 urtean, Tonkinera bidali zuten, egungo Vietnamgo iparraldera, hango apezpikuasren laguntzaile. Urte horretan bertan, apezpikua atxilotu eta erail zuten. Berriotxoa izendatu zuten orduan apezpiku, baina isil gordean egin behar zuen bere lana. Hiru urteren buruan atxilotu egin zuten. Uzkurturik egotera behartzen zuen kaiola batean eduki zuten, agintariek burua mozturik hiltzera kondenatu zuten arte, Berriotxoak uko egiten baitzion bere kristau fedea baztertzeari. 1861eko azaroaren 1ean bete zen zigorra. Bere gorpua Euskal Herrira ekarri eta omenaldi handia egin zioten. 1906 urtean beatifikatu zen. 1988 urtean santu izendatu zuen Eliza Katolikoak eta geroztik Bizkaiko santu zaindaria da, Iñigo Loiolakoarekin batera.

239 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.