Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
Baldintza objektiboak eta subjektiboak Lenin-ek iraultza sozialista abiarazi eta gauzatzeko ezinestekotzat jotzen zituen baldintzak dira. Beste ikuspegietan bezala, marxismoan iraultza klase-gizartearen berezko ondorioa da, baina horretarako egoera soziala iraultzailea izan behar da lehenik eta behin, iraultzaren baldintza objektiboak gauzatu behar dira alegia:
Beste batzuen arabera, baldintza objektiboak honela adierazi behar lirateke: sozialismoak kapitalismoa ordeztea ekarriko duen indar produktiboen garapen maila jakin batera heltzea, eta langileen klasea horretarako posizio jakin batean egotea.
Edonola ere, egoera iraultzailea definitzen duten baldintza objektibo hauek betetzen ez badira, iraultza ezinezkoa da.
Baldintza objektibo horiei kalse zapalduen kontzientzia iraultzailea, iraultza egin nahi izatea eta iraultzarako ekintzak egin hala izatea, gehitu behar zaizkie. Azken baldintza hauek litzateke baldintza subjektiboak, iraultza ekarriko dutenak.1
Historikoki, 1905eko Errusiako Iraultza, 1860ko hamarkadako Alemaniako iraultzak eta 1859-61 eta 1879-1880 Errusiako iraultzak aipatzen dira problematika horren eredutzat: baldintza objektiboak betetzen baziren ere, iraultza egiteko baldintza subjektiboak ez ziren betetzen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.