Baldintza beharrezkoak eta baldintza nahikoak


KategoriakFilosofia

Logikan eta matematikan, A B-rentzat baldintza beharrezkoa dela esaten da, A betetzen ez den kasuetan, B gertatzea ezinezkoa denean. Berriz, A B-rentzat baldintza nahikoa edo askia dela esaten da, A betetzen den kasuetan, B ere gertatzen bada. Formalki

    \[baldintza\ beharrezkoa: \  \neg{A} \rightarrow \neg{B}\]

    \[baldintza\ nahikoa:\ A \rightarrow B\]

Adibidez, karratua izateko lau alde izatea baldintza beharrezkoa baina ez nahikoa da, beste baldintza batzuk ere bete behar direlako; igandea ongi pasatzeko baldintza nahikoa neskalagunarekin egotea izan daiteke, baina ez beharrezkoa, ondo pasatzeko beste aukera batzuk ditudanean.

Zerbaiti buruz baldintza beharrezko guztiak zehazten badira, horien multzo osoa baldintza nahikoa da (karratua izateko poligonoak lau alde behar ditu izan, paraleloak, angelu zuzenak izan behar dira, ...). Ildo horretatik, banaka beharrezko eta batera nahikoa esamoldea erabili ohi da egoera horiek izendatzeko.1

Erreferentziak

1.
Schwartz N. The Concepts of Necessary and Sufficient Conditions . University College Dublin. http://www.ucd.ie/artspgs/semantics/swartznsc.pdf. Published 1997.
286 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.