Baionako abdikazioak (ikus, gainera, abdikazioa) 1808ko maiatzean Espainiako errege Fernando VII.ak bere aita Karlos IV.aren alde egindako abdikazioa da, aldi berean Karlos IV.ak ostera Napoleonen alde egindako abdikazioarekin batera. Aste batzuk geroago, Napoleonek Josef Bonaparte bere anaia izendatuko zuen Espainiako errege eta ondoren Espainiako bere agintepean gobernatuko zuen Baionako konstituzioa aldarrikatu zen Espainiako agintari politiko, militar eta erlijioso batzuen onespenarekin. Ordurako, ordea, Espainian abian zen frantses eskuhartzearen aurkako erresistentzia, Independentzia Gerra deitu izan zena, eta 1814 urtean bukatuko zena frantses tropak kanporatzearekin eta Fernando VII.a tronura itzultzearekin.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
FrantsestuakEspainiako historian, frantsestuak XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran Ilustrazioaren eta Frantziako Iraultzako ideal liberalen alde agertu zen elite intelektual, politiko eta ekonomikoaren sektoreak izan ziren, Antzinako…
Baionako Konstituzioa (Baionako Estatutua)Baionako Konstituzioa edo Baionako Estatutua Napoleon Bonapartek, Espainia Carlos IV.arengandik Baionako abdikazioen bitartez bereganatu ondoren, 1808 urtean Espainiarako ezarri zuen gutun aitortu gisako konstituzioa izan zen, ideologia liberalekoa,…
Fontainebleauko ItunaFontainebleauko Ituna 1807ko urrian Frantziak eta Espainiak, Espainia Manuel Godoy Karlos IV.aren begikoak ordezkaturik, sinatu zuten itun edo hitzarmena izan zen, Frantziaren eta Britania Handiaren arteko gerraren testuinguruan,…