Baikortasun metafisikoa


KategoriakFilosofia

Baikortasun metafisikoa mundu posible guztietatik onenean bizi garela aldezten duen jarrera filosofikoa da. Platonengandik datorren ideia da ("demiurgoak nahi izan zuen mundu posible onena izatea", Timeo), baina bereziki Gottfried Wilhelm Leibniz (1646-1716) filosofoari zor zaio jarrera horren adierazpen ezagunena, adierazpen eztabaidatua gainera, horren interpretazio ezberdinak eta aurkakoak eman direlako. Hain zuzen, baikortasun metafisikoa aldaketaren eta aurrerabidearen aurkako printzpio bezala ulertu da alde batetik, mundu ona aldatzea okerrera eramatea izango bailitzateke; bestetik, ordea, eta Leibnizek berak aldeztu zuenez, aurrerapenera bultzatu gaitzake baikortasun metafisikoka, gertaera orok bere denbora baitu, gertatu izana onena izanda ere, iristekoak diren gertatu gabekoak ere bikainak izan daitezkeelako beharbada. 1

Erreferentziak

1.
¿POR QUÉ, SEGÚN LEIBNIZ, VIVIMOS EN EL MEJOR DE LOS MUNDOS POSIBLES? Themata Revista de Filosofía . 2009:19. http://institucional.us.es/revistas/themata/42/03%20aguado%20rebollo.pdf.
234 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.