Azterketak: Estatistika eta datuen analisia, 2021-2022


KategoriakAzterketak

Hemen, PDF formatoan, 2021-2022 ikasturtean Josemari Sarasola irakasleak ematen duen Estatistika eta datuen analisia irakasgaian jarritako azterketa ebatzia duzu.

Bide batez, azterketa honetan gertatutako zerbaiten berri eman nahi nuke, gertaera samur bat, laburra eta txikia baino ederra oso, ikasketa eta azterketen gurpil grisean, egun bizi dugun inkomunikazio eta isolamendu giro ilunaren gainetik, gazteen artean maitasunerako grina egon badagoela frogatzen duena, beti egon den bezala baina esango nuke lehen orain baino gehiago. 0.4 gelan pasatako izen-zerrendan, pertsona batek bihotz ñimiño bat marraztu zuen aurretik izena jarritako pertsona baten ondoan beste kolore batekin. Zerrendaren bukaera aldera izan zen hori eta noski, ezin izan diot gogoari eutsi, eta ondorengo pertsonetatik bihotz hori marraztu zuena zein izan zen atzematen saiatu naiz, ikasleen ordenari, trazoari eta baita ere tintaren koloreari erreparatuz. Ez dut oso garbi, gainera auskalo nola gertatu ziren gauzak. Hori gutxienekoa da, gainera. Milesker, bihotz-emaile horri. Goiza alaitu didazu guztiz. Izan ere, dagoeneko ez dira ikusten garai batean zuhaitzetan ikusten ziren labanaz zizelkaturiko bikotzak, edo "maite zaitut" pintadak paretetan. Ez zaitut ezagutzen eta ez zaitut seguru asko ezagutuko, baino zorionak eta eskerrak eman nahi dizkizut bizitzari poesia apur bat emateagatik. Eta zorte on izan zure maitatuarekin! (Zerrenda artxibatu egingo dut, oroigarri gisa)

292 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.