Epistemologian, analisia kontzeptu edo fenomeno bat bere osagaietan zatitu eta horiei erreparatuz aztertzea da. Ikuspuntu kontrajarria sintesia da, osagaiak bilduz osotasuna eratzen duena. Analisia korronte eta eskola filosofiko…
Datuen azterketa edo analisi esploratzailea eta berrestailea (datuen esplorazioa eta berrespen azterketa ere deituak, hurrenez hurren) ikerketa estatistikoaren bi ikuspuntu edo prozesu dira. Ez dira elkarren aurkakoak edo bateraezinak, areago batera garatu beharreko prozesuak direla irizten da. Beste alde batetik, bereziki analisi konplexuak garatzerakoan sortzen diren ikuspegiak dira, aldagai anitzeko analisian kasu, baita ere Datu Handiak direlakoak aztertzean.
Datuen esplorazioaren helburua datuetatik eskuratu nahi den informazioa zein den erabaki, informazio hori eskuratzeko datuak nola landu, aldagai garrantzitsuenak aukeratu, patroiak aurkitu, datuetarako ereduak ezarri, haietan geroago sakontzeko.
Azterketa berrestailea berriz, jasotako emaitza eta konklusioen baliagarritasuna eta fidagarritasuna aztertzean datza, azterketa esploratzailean ateratako konklusioetatik atzera eginez, hasierako hipotesiak egiazkoak diren frogatuz.
Adibide moduan, epaiketa baten bilakaerarekin alderatzen dira azterketa esploratzailea eta berrestailea. Azterketa esploratzailea testigantzak jaso eta frogak biltzea eta zer delitu adierazten duten zehaztea litzateke, eta azterketa berrestailea testigantzak eta frogak batera jarri eta ezarritako delitua frogatuta geratzen den aztertu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Exploratory Data Analysis (EDA) and Confirmatory Data Analysis (CDA).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.