Balantze hidrikoa, balantze hidrologikoa edo ur-balantzea arro hidrologiko edo horren zati batean, baita ura duen formazio geologiko edo azpiegitura batean (adibidez, akuifero edo urtegi batean), ur-sarrera eta irteeren…

Aztarna hidrikoa edo ur-aztarna produktu bat ekoitzi, zerbitzu bat erabili edo besterik gabe jarduera bat garatzeko erabili edo xahutu egiten den ur-kantitatea da. Pertsona, komunitate, enpresa, erakunde edo eskualde batek xahutzen duen ur-kopuruari egiten dio erreferentzia. Arjen Hoekstra nederlandar irakasleak (1967-2019) 2002 urtean asmatu eta garatu zuen kontzeptua da. Hiru aztarna mota bereizten dira: arestiko definizioan aipatu den aztarna hiriko urdinaz gainera, aztarna hidriko berdea, ebaporazioaz edo landareek xurgatzen duten ur kopurua; eta aztarna grisa, kutsatzaileak ezeztatu edo indargabetzeko eta ur garbia izateko behar den ur-kantitatea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, water footprint; gaztelaniaz, huella hídrica.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.