Azpikontsumoa


KategoriakEkonomia

Azpikontsumoa gertatzen da familien kontsumo agregatua, kontsumo-ondasunei buruz, haien errenta eskuragarria urritzeagatik iraunkorki ekoizpenaren azpitik geratzen denean, horren ondorioz gainprodukzioa ekarriz. Bereziki teoria marxistan erabiltzen den kontzeptua da, kapitalismoaren krisiak azaltzeko: kapitalismoak soldaten erosahalmena murrizteko joera izaten du, soldata eskasak ordainduz, eta horrek garapen teknologikoak ekoizpena gehitzeko duen ahalmenarekin batera, azpikontsumoa eta ondoriozko gainprodukzioa dakartza. Kontzeptu horren inguruan krisiak azaltzeko teoria bat ere garatu da, azpikontsumismoa izenekoa, horren ordezkari nagusia izanik Paul Sweezy. Marxen beraren arabera berriz, krisi kapitalistak ez lirateke sortuko langileen eskaria urriagatik, kapitalismoak gainprodukzioa sorrrazteko duen berezko joeragatik. Nolanahi ere, argi dago azpikontsumoa eta gainprodukzioa bereizi behar direla: azpikontsumoa langileen soldata eskasek sorrarazten dute eta gainprodukzioa ekoizpen ahalmenaren gehikuntza soilaz gertatzen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, underconsumption; gaztelaniaz, subconsumo.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.