Azpikontratazioa enpresa batek bere barneko jarduera edo lan batzuk (ekoizpena, administrazio-lanak, garbiketa, ...) beste enpresa bati kontratatzea da, enpresako jardueren esternalizazio mota bat. Adibidez, telefono mugikorrak ekoizten dituen enpresek telefonoen softwarearen garapena beste enpresa batzuei azpikontratatzen diete maiz, telefono mugikorren ekoizpen fisikoen zentratzeko. Azpikontratazioaren bitartez, enpresak jarduera horien kostu finkoak (jarduera horiek burutzeko behar den ibilgetuaren kostua, trebakuntza-kostuak, ...) gainetik kendu eta kostu aldakor bihurtzen ditu askotan, gehienetan (baina ez beti) kostu totalen murrizketa, baina ez beti; izan ere, azpikontratazioaren abantaila nagusia aukera-kostuekin dago loturik, azpikontratazen duen enpresak (enpresa kontratista, alegia) espezializazioa bilatzen baitu, balioa dakarten jardueretan zentratuz, enpresa lehiakorra ez den arloak beste enpresa bati esleituz eta horrela azpikontratatutako jarduerek dakartzaten kostuak baztertuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ikasliburua: Enpresaren ekonomiako hiztegiaIkasliburu honetan, PDF formatoan, unibertsitatera sartzeko ebaluazioan Euskal Herriko Unibertsitateak azken urteotan eskatutako terminoen definizioak azaltzen dira, definizioa eskatu zen urtea eta deialdiarekin batera. Hiztegiko definizio batzuk azalpen…
EsternalizazioaEsternalizazioa (ingelesez, outsourcing) enpresa batek bere jarduera produktiboetako edo osagarrietako batzuk bere baitatik atera eta kanpoko baten esku uztea da. Hainbat esternalizazio-modu bereizten dira: azpikontratazioa, tertzerizazioa, eta off-shoring…
TertzerizazioaEz nahastu tertziarizazio kontzeptuarekin. Tertzerizazioa edo hirugarrenarenganatzea enpresak bere jardueren esternalizazioa burutzeko modu bat da, langileak zuzenean kontratatu ordez, beste enpresa batek, maiz aldi baterako lan-enpresek, kontrataturiko langileak enpresan bertan…