Azpikontratazioa


KategoriakEnpresa

Azpikontratazioa enpresa batek bere barneko jarduera edo lan batzuk azpikontrata deitzen den beste enpresa bati kontratatzea da, lan edo jarduera horiek burutzeko barneko baliabiderik ez izateagatik edota lan horiek kanpoan kontratatuz kostu txikiagoak izateagatik. Enpresako jardueren esternalizazio mota bat da. Adibidez, telefono mugikorrak ekoizten dituen enpresek telefonoen softwarearen garapena beste enpresa batzuei azpikontratatzen diete maiz, telefono mugikorren ekoizpen fisikoen zentratzeko.

Azpikontratazioaren bitartez, enpresak jarduera horien kostu finkoak (jarduera horiek burutzeko behar den ibilgetuaren kostua, trebakuntza-kostuak, ...) gainetik kendu eta kostu aldakor bihurtzen ditu askotan, gehienetan (baina ez beti) kostu totalen murrizketa, baina ez beti; izan ere, azpikontratazioaren abantaila nagusia aukera-kostuekin dago loturik, azpikontratazen duen enpresak (enpresa kontratista, alegia) espezializazioa bilatzen baitu, balioa dakarten jardueretan zentratuz, enpresa lehiakorra ez den arloak beste enpresa bati esleituz eta horrela azpikontratatutako jarduerek dakartzaten kostuak baztertuz.

Ikus, gainera

228 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.