Azpijarduera-kostuak


KategoriakEnpresa

Azpijarduera-kostuak enpresa batek bere ekoizpen-ahalmen osoa ez garatzean, jarduera-maila %100ekoa ez denean alegia, sortzen diren kostuak dira. Ohikoa den kontabilitate-arau baten arabera, kostu finkoak ekoizpen-ahalmen osoari egotzi behar zaizkio; hartara, ekoizpen-ahalmen geldia dagoenean,  burutzen den produkzioari dagozkion kostu finkoak soilik esleituko zaizkio. Adibidez, lantegi batean 10.000 euroko kostu finkoak izanik, jarduera-maila %80koa bada, hau da, ekoizpen-ahalmen osoaren %80 garatzen bada, azpijarduera-kostuak 10.000 \times 0.2=2000 euro izango dira.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.