Azpiegituren kontzeptu marxistari buruz jakiteko, ikus: Azpiegitura eta gainegitura (infraestruktura eta superestruktura).
Azpiegiturak jarduera ekonomiko batean nahiz enpresa mailan beharrezkoak diren baliabide material eta tekniko finkoak dira, hala nola instalakuntzak, eraikinak, sare eta bestelako sistema eta elementu fisiko iraunkorrak. Azpiegiturak dira, besteak beste, errepideak, portuak, aireportuak, komunikazio-sare fisikoak, lantegiak eta erakinak, ur hornidurarako sareak, estolderia eta abar.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, infrastructures; gaztelaniaz, infraestructuras.
Loturiko artikuluak
Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboaEkonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoaEkonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…
Ekonomia (definizioa eta kontzeptua)Ekonomia gizabanakoaren nahiz gizartearen beharrizanak eta nahiak arrazionalki nola betetzen diren aztertzen duen zientzia da, bereziki ekoizpenari, trukatzeari eta kontsumoari buruz. Hain zuzen ere, beharrizan eta nahi horiek…