Azala erre (Danele Sarriugarte)


KategoriakLiburuak

Azala erre Danele Sarriugarte idazleak plazaraturiko bigarren eleberria da, 2018an, Erraiak lehenengo lanaren ondoren. Eleberria Miren gazteak bere estudioan ate azpitik sartu duten diruz betetako sobrea aurkitzen duenean abiatzen da. Une honetan, Miren kultur munduan halako ospea lortu duen donostiar argazkilari gaztea da, Donostiako zinemaldian irabazitako laburmetraiaren ondoren, hainbat denbora prekarietatean ibili ondoren. Ospeak dakarkzkion eragozpenekin batera, Donostiako tabakalera zentroak antolaturiko argazki-lehiaeta bateko epaimahaikidea izateko proposamena jaso eta onartu egiten du azkenean. Jon gaztearekin izan zuen aspaldiko harremana gogoratzen da: nola aspaldian argazki sorta erregalatu zion Katalunian, non Miren bolada luzea igaro duen, ikasten eta lanean. Epaimahaian Jonek berak oparitutako argazki horiek aurkeztu dituela ikusiko du. Ezer ez du esaten, ordea. Argazkiak irabazle suertatzen dira eta jasotako kolpe izugarriaren ondorioz, Mirenek ekialderako bidaia batean abiatzen da, oinez, ilea arrasean moztuta. Azala erre egiten du bidaian zehar. Helmuga Jonen bizitokia den herria du, Katalunian. Heltzen denean, Jon bisitatuko duen toki batean jartzen da zelatan. Topatzen duenean, begirada tinkoa botatzen dio baina Jon ez du ezagutzen. Eleberria, Mirenek, mendeku gisa, auzia plazaratu ondorengo Tabakalerako zuzendariaren prentsaurreko batez amaitzen da.

Gidoi moduko eta denbora zehar atzera eta aurrerako eszena laburretan antolatuta, gaia adierazten duen izenburuz eta dataz zehazturik, eleberriak harremanen arintasuna eta faltsukeria, kultur munduaren alderdi ilunak, matxismoa, ospea eta teknologia berriak ditu gai nagusitzat, eta horiek guztiek pertsonarengan uzten duten egonezina eta hutsunea ondorio.

314 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.