Autotranszendimendua


KategoriakFilosofia

Agustin Hiponakoaren filosofian, autotranszendimendua ezagutzara heltzeko gizakiak duen ahalmenetako bat da. Mundu sentikorretik jasotzen dugun esperientzia ordenatu eta antolatu egin behar du gizakiak, eta horretarako bere barnera jo behar du, interiorizazioa deitzen den ahalmenaren bitartez, bestela esperientzia sentikorrean sakabanaturik geratuko litzateke. Interiorizatzean, ordea, gizakiak ikusten du badirela egia batzuk bere baitan, arrazoiak bere baitan ez dituen printzipioak dituela, naturatik sortu ez direnak eta berarengandik at daudenak, eta beraz Jainkoarengan daudenak. Erabateko ezagutza eta egia horretara helduko bada, arrazoiaren mugak gainditzeko, gizakia autotraszenditu egin behar da, bere adimenetik haratago ateraz (ikus, gainera, traszendentzia) eta Jainkoarengana helduz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, autotrascendimiento.

193 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.