Autonomo faltsuak


KategoriakEkonomia

Langile autonomoak euren kontura lan egiten duten langileak dira, enpresari edo enplegatzaile mendean izan gabe, eta euren lana eta zerbitzuak kolektibitate osoari eskaintzen diotenak, lan bakanak eta aldi baterakoak eginez. Autonomo faltsuak langile autonomoaren figura administratiboari heldu, baina praktikan enpresari bakar batentzat erregulartasunez eta iraunkorki lan egiten  duten haiek dira, enpresariak lan kontraturik egiten ez dielako kostuak aurrezteko, bereziki gizarte segurantzako kuotak eta kaleratze-kostua. Autonomo faltsua izatea, beraz, langilearen eskubideen aurkako egoera da, soldatapeko langilearen eskubideak, hala nola oporrak, greba eskubidea, lizentziak, kontratu finkorako eskubidea eta kaleratzeagatiko kalterordaina , ezerezean geratzen zaizkiolako horren ondorioz. Autonomo faltsua den langilea preso dagoela esan daiteke: bere eskubideak exijitu eta bere egoerari dagokion lan kontratua eta soldata eskatzen baditu, enpresariak bidali egingo du kasu gehienetan, baldintza horiek onartezinak eta berarnetzat jasangaitzak direla argudiatuz. Irtenbide bakarra langileak salaketa egitea da, epaitegiak autonomo faltsuaren egoera aitortu, eta enpresaria derrigortuz lan kontratu egitera. Ohiko autonomo faltsuak izan dira plataformako langileak, iraunkortasunez plataformarentzat lan egin arren, autonomo izatera beharturik daudenak.

255 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.