Autokorrelazioa


KategoriakEstatistika

Estatistikan, autokorrelazioa edo autokoerlazioa orokorrean denbora serie eta prozesu estokastikoetan une bateko aldagai baten balioek beste une bateko balioekin duten korrelazioa adierazteko erabiltzen den terminoa da. Adibidez, akzio baten eguneko kotizazio-aldaketaren bilakaerak gora-behera-gora-behera-gora-... sekuentziari jarraitzen badio, kotizazio-aldaketak autokorrelazio negatiboa duela esan daiteke, 1eko atzerapenez,  egun batean gora egiten badu, biharamunean behera egiteko joera izaten duelako (ez beti derrigorrez). Erregresio-analisian, beste alde batetik, autokorrelazio eza karratu txikienen erregresio-eredu arruntean u_t hondar-osagaiak bete beharreko baldintza bat da, ereduko estimazioak egokiak izan daitezen.

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.