Hizkuntza ofiziala herrialde edo eskualde batean legez bertako hizkuntza gisa aitortzen den hizkuntza da, erakunde eta kargu politikoek eta administrazio publikoek hiritarrekiko harremanetan erabili eta eskoletan haurrek euren…
Austronesiar hizkuntzak Asiako Hegoekialdeko uhartedi eta kostaldeko lurralde batzuetan, Ozeaniako uhartedietan Zelanda Berria barne, eta Madakasgarren mintzazen diren hizkuntza-familia dira (ikus, gainera, Austronesia, Gizapediako hiztegian). Horien jatorria Taiwan uhartea omen da, eta duela 6.000 urte berratik egindako migrazioak izan ziren hango hizkuntzen zabalkuntzaren kausa, egun ezaugarri komunak dituzten hizkuntzak osatu arte. Hizkuntza aglutinatzaileak izatea da haien ezaugarri nagusia; fonologian eta lexikoan ere parekotasunak dituzte, eta gutxiago sintaxian. Munduko hizkuntza-familia zabalenetakoa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, austronesian languages; gaztelaniaz, lenguas austronésicas.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.