Hezkuntza mistoa, eskola mistoa edo eskolatze mistoa neskak eta mutilak batera, eskola eta gela berdinetan, eta curriculum berdinekin hezten dituen hezkuntza-mota da. Egun herrialde modernoetako hezkuntza eredu nagusia izan…
Aurrezagutzak subjektu batek gai edo trebetasun bat ikasten hasi aurretik horri buruz dituen edonolako ezagutzak dira, ikaskuntza prozesuan oinarri gisa erabiliko dituenak. Batzuetan, aurrezagutzak okerrak dira eta honenbestez garrantzitsua da onodrengo ikaskuntza prozesua modu egokian garatzeko aurrezagutza horiek zuzentzea. Horretarako, hezitzailearen aldetik komenigarria da aldez aurretik diagnostiko bat egitea ikasleak dakizkienak hautematearren, ongi dakizkienak ikaskuntzaren oinarria jakiteko eta gaizki dakizkienak horiek konpontzeko.
Ez dira aurrezagutzak eta aurreiritziak nahastu behar: aurrezagutzak, egiazkoak eta zuzenak direnean, beharrezkoak dira ikaskuntzan aurrera egiteko, baina aurreiritziak subjektiboak eta askotan faltsuak izaten dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, previous knowledge; gaztelaniaz, conocimientos previos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.