Aurrerakoia eta atzerakoia


KategoriakSoziologia

Pertsona eta horien ideia, iritzi eta pentsamoldeari buruz, aurrerakoia gizarte aldaketen, aurrerabidearen eta progresismoaren aldekoa dena da. Termino lausoa izan arren, orokorrean eskubide zibilen, aberastasunaren banaketaren, zerbitzu publiko unibertsalen eta berrikuntzaren aldekoa da, antzinako ideia eta tradizioaren gainetik.

Atzerakoia beste muturreko kontzeptua da: gizarte aldaketen eta aurrerabidearen aurkako pertsona edo ideologia da, eta tradizioa, antzinako balioak eta pribilegioak defendatzen dituena. Zentzu gaitzesgarrian erabiltzen da, eztabdaia politiko eta sozialetan ideia ustez aurrerakoi edo progresisten aurkakoa dagoena gutxiesteko. Atzerakoi terminoaren sinonimoa erreakzionarioa da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, progresista y reaccionario (carca).

180 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.