Soldata-banda, enpresa bateko lanpostu edo sail jakin batean ordaintzen diren soldaten arteko aldea da, minimoa eta maximoa zehaztuz. Beste hizkuntzetan; gaztelaniaz, banda salarial.
Enpresan, aurrerakinak hornitzaleei eman edo bezeroengandik jasotako diru kantitateak, etorkizunean egingo diren salerosketen kontura egiten direnak. Espainiako araudiak ezartzen duenaren arabera, aurrerakinengatik fakturak igorri egin behar dira eta baita ere BEZa ordaindu ere.
Aurrerakinak soldatei buruz ere izan daitezke, langileak lan egindako egunei dagokien soldata ohiko data baino lehenago eskatzen dituenean. Badira enpresak soldata-aurrerakinak enpresaren ekimenez haietako langileei eskaintzen dizkieten plataformak, Payflow esaterako.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, anticipos, suplidos.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.