Ekonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia…

Aurreordainketa zerbitzu bat kontsumitu baino lehen, bereziki telekomunikazioen arloan, aldez aurretik egiten den ordainketa da, zerbitzu hori gehienezko muga bateraino erabiltzeko aukera ematen duena, eta muga hori gaindituta zerbitzua erabiltzen jarraitzeko aukerarik ematen ez duena. Maiz, txartel kodifikatu edo elektroniko batekin batera (aurreordainketa-txartela izenekoa) eskuratzen da zerbitzua erabiltzeko aukera, ordainketa egin ondoren. Kontratu bidezko ordainketa edo harpidetzaren alternatiba gisa eskaini ohi da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prepago.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.