Aurre-erretiroa enpresaren eta langilearen akordioa da, zeinaren arabera langileak enpresak lan egiteari utzi egiten dion eta enpresak erretiroa bitarteko ordainsaria ordaintzen duen, orokorrean soldata baino zertxobait txikiagoa, Gizarte Segurantzarako kotizazio guztiekin eta batzuetan kalterordain batekin batera. Ez da nahastu behar erretiro aurreratuarekin, erretiroa langileari berez dagokion garaia baino lehenago aurreratzea dakarren horrekin alegia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, prejubilación.
Loturiko artikuluak
Enpresa ekimenaEnpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…
Enpresa filialakEnpresa filialak edo eskumendeko enpresak sozietate matrize deitzen den beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo…
Erretiroa, jubilazioa edo erretretaErretiroa, jubilazioa edo erretreta pertsona batek adinagatik soldatapeko edo beste nolabait ordaindutako lan egiteari iraunkorki utzi eta estatutik pentsio bat jasotzen den egoera da. Erretiroa, jubilazioa edo erretreta…