Auñamendi Eusko Entziklopedia Eusko Ikaskuntza erakundeak sustatzen duen Euskal Herriko gaiei buruzko online entziklopedia bat da, bertako geografia, historia, euskal herritarren biografiak eta abar lantzen dituena. 155.000tik gora artikulu ditu gaztelaniaz eta 6.000tik gora euskaraz. Gaztelaniazko artikulu gehienek Bernardo Estornés Lasak sustatu zuen Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco izeneko paperezko entziklopedia dute jatorri, 1996 urtean Eusko Ikaskuntzak Estornés Lasarekin 1996 urtean entziklopedia digitalizatu eta sarean plazaratzeko sinaturiko hitzarmenaren bitartez; horren ondoren, pixkanaka osatzen den entziklopedia da hainbat kolaboratzaileren lanari esker.
Loturiko artikuluak
Euskal Herriko mugakEuskal Herriko muga geografikoak honako hauek dira: ipar mendebaldean, Kantauri itsasoa eta Bizkaiko golkoa; ipar ekialdean, Frantziako Akitania Berria eskualdearekin; ekialdean; Espainiako Aragoiko autonomia erkidegoarekin; hegoaldean, Espainiako Aragoiko…
Eusko GudariakEusko Gudariak Eusko Gudarosteko ereserkia izan zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian. Geroztik, euskal abertzaletasunaren ereserki bilakatu da. Ondoren, abestiaren bertsio osoa azaltzen da, nahiz eta ohikoena lehen bi…
EntziklopediaEntziklopedia gai zabal bati gai batzuei buruzko ezagutza osotua jasotzen duen liburu edo liburu bilduma da, gaiaren inguruko artikuluak biltzen dituena, gai horretako termino edo gai zehatzei buruzkoak,…