Aukera-berdintasuna gizarte, komunitate edo talde bateko pertsona guztiek euren bizitza-proiektuak, garatzeko aukera berdinak izatea da, hala nola ikasketetan, lan-arloan edo orokorrago arlo ekonomikoan, horretarako sexu, jatorri, erlijio, adin eta bestelako arrazoiengatik diskriminaziorik pairatu gabe eta berez desberdintasunak dauden kasuetan, horiek berdintzeko ahaleginak garatuz, kasu bakoitzean pertsonaren meritua eta gaitasuna aintzat hartuz. Berdintasunezko gizarte bat eta sistema demokratikoak eraikitzeko oinarrizko printzipioa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, equal opportunity; gaztelaniaz, igualdad de oportunidades.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aukera-kostuakAukera-kostua erabaki bat aukeratu eta besteak baztertzeagatik sortzen den kostua edo etekin-galera da, baztertu diren erabakietan eskura zitekeen irabazi handiena. Adibidez, hondartzara joatea erabakitzean, mendira joateko plana baztertuz, ez da pentsatu…
Aukera anitzeko galderakGaldetegi batean edo azterketa edo proba batean, aukera anitzeko galderak erantzun jakin eta finko batzuk eskaintzen dituzten galderak dira, erantzun behar duen pertsonak haietatik aukera edo erantzun bat…
Aukera-leihoa, abagunea edo egokieraAukera-leihoa edo, euskara jatorrean, abagunea edo egokiera, zerbait arrakastaz garatu eta burutu daitekeen denbora-tartea da. Esamoldea ingelesezko window of opportunity lokuzioaren mailegua da, eta bereziki arlo teknikoan erabiltzen…