Aukera anitzeko galderak


KategoriakEstatistika

Galdetegi batean edo azterketa edo proba batean, aukera anitzeko galderak erantzun jakin eta finko batzuk eskaintzen dituzten galderak dira, erantzun behar duen pertsonak haietatik aukera edo erantzun bat edo batzuk aukera ditzan. Galdera guztiz egituratuak dira beraz, erantzun garbi eta zehatzak ematen dituztenak, estatistikoki erraz azter daitezkeenak. Eragozpen gisa, ordea, informazio mugatua ematen dute eta ez diote inkestatuari bere erantzuna zabaltzen edo argitzen, fenomenoari buruzko osoko ikuspegia mugatuz horrela.

Aukera anitzeko galderetan hainbat eratara eskaini daitezke eskaintzen diren erantzunak: bat edo batzuk aukeratzeko eskaintzen diren erantzunak aurkezteaz gainera, menu zabalgarri baten bitartez, izan bidezko balorazio gisa edo barra lerragarri moduan azal daitezke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, multiple choice questions; gaztelaniaz, preguntas de opción múltiple.

206 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.