Galdetegi batean edo azterketa edo proba batean, aukera anitzeko galderak erantzun jakin eta finko batzuk eskaintzen dituzten galderak dira, erantzun behar duen pertsonak haietatik aukera edo erantzun bat edo batzuk aukera ditzan. Galdera guztiz egituratuak dira beraz, erantzun garbi eta zehatzak ematen dituztenak, estatistikoki erraz azter daitezkeenak. Eragozpen gisa, ordea, informazio mugatua ematen dute eta ez diote inkestatuari bere erantzuna zabaltzen edo argitzen, fenomenoari buruzko osoko ikuspegia mugatuz horrela.
Aukera anitzeko galderetan hainbat eratara eskaini daitezke eskaintzen diren erantzunak: bat edo batzuk aukeratzeko eskaintzen diren erantzunak aurkezteaz gainera, menu zabalgarri baten bitartez, izan bidezko balorazio gisa edo barra lerragarri moduan azal daitezke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, multiple choice questions; gaztelaniaz, preguntas de opción múltiple.
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
Aukera-leihoa, abagunea edo egokieraAukera-leihoa edo, euskara jatorrean, abagunea edo egokiera, zerbait arrakastaz garatu eta burutu daitekeen denbora-tartea da. Esamoldea ingelesezko window of opportunity lokuzioaren mailegua da, eta bereziki arlo teknikoan erabiltzen…
Zerrenda zabalgarriaInformatikan, zerrenda zabalgarria edo, zuzena ez bada ere, menu zabalgarria aplikazio informatiko edo web orrialde batean erabiltzaileak hura sakatu edo han zerbait idazten hasten denean zabaltzen den aukera…