Meteorologian, prezipitazioa airetik jausi eta lurrazalera (lurzorura, landaredira, ur masa edo itsasoetara) zuzenean iristen diren ur meteorikoen multzoa da, euri, kazkabar, elur edo lanbro moduan, airean dagoen ur…
Atlasa mapen bilduma ordenatua da. Atlas unibertsala munduko kontinente, eskualde eta herrialdeen mapa fisiko eta politikoak jasotzen dituen bilduma da. Hedaduraz, atlas anatomikoak (gorputzeko atalak biltzen dituena), botanikoak (landareak edo horien banaketa geografikoa jasotzen duena) edo soziolinguistikoak (hiztunen banaketa geografikoa ematen duena) ere bereizten dira, besteak beste.
Lehenengo atalas geografikoa Klaudio Ptolomeok K.o. II. mendean egindakoa da, 1477 urtean argitaratu zena. XVI. mendean, Abraham Orteliusen Theatrum Orbis Terrarum eta Gerardus Mercator-en Atlas sive cosmographicae meditationes de fabrica mundi et fabricati figura argitaratu ziren. Azken honetan agertzen da lehen aldiz "atlas" hitza, mapa bilduma moduan, kondairaren arabera Zeusek zeruko esfera garraiatzera kondenatu zuen Atlas (literalki, "eusten duena") titanari erreferentzia eginez.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.