Ikusi mendizaleak Sabin Lorez de Gereño musikagileak konposaturiko abestia da. Ikusi mendizaleak Ikusi mendizaleak Baso eta zelaiak, Mendi tontor gainera Igo behar dugu. Ez nekeak, ez da bide…
Atharratzeko gazteluko kanta edo Atharratzeko andregaia, Ozaze jaurgainian hasierako hitzekin ere ezaguna Zuneroako abesti herrikoi tradizionala da, XVIII. mendean ahozko tradiziotik jasota eta XVI. mendeko gertakari historiko bat erreferentzia egiten omen diona, garaiko aita batek bere alaba gazte bat ezkontarazi zuenean baroi zahar alargun zahar batekin, eta alaba horren drama azaltzen duena. Abestia Benito Lertxudi abeslariaren eskutik zabaldu zen Zuberoaz haraindi euskal jende artean.
Hitzak
Atharratz jauregian bi zitroiñ doratü;
Ongirako Erregek batto dü galthatü;
Arrapostü ükhen dü eztirela huntü,
Huntü direnian batto ükhenen dü.
Atharratzeko hiria hiri ordoki,
Hura handi bat badizü alde bateti;
Errege bidia erdi-erditi,
Maria-Maidalena beste aldeti.
-Aita, saldü naizü idi bat bezala;
Ama bizi ükhen banü, aita, zü bezala,
Enündüzün ez juanen Ongrian behera,
Bena bai ezkuntüren Atharratze Salala.
Ahizpa, juan zite portaliala,
Ingoiti horra düzu Ongriako Erregia,
Hari erran izozü ni eri nizala,
Zazpi urthe huntan ohian nizala.
-Ahizpa, enükezü ez sinhetsia,
Zazpi urthe huntan ohian zirela;
Zazpi urthe huntan ohian zirela,
Bere nahi dükezü jin zü zien lekhila.
Ahizpa junts ezazü arrauba berdia,
Nik ere jauntsiren dit ene xuria;
Ingoiti horra düzü Ongriako Erregia;
Botzik kita ezazü zure sor etxia.
Aita, zü izan zira ene saltzale,
Anaie gehiena dihariren harzale,
Anaie artekua zanariz igaraile,
Anaie xipiena ene lagüntzale.
-Aita, junaen gira oro alkharreki;
Etxerat jinen zira xangri handireki,
Bihotza kargatürik, begiak bustirik,
Eta zure alhaba thunban ehortzirik.
Ahizpa, zuza orai Salako leihora,
Ipharra ala hegua denez jakitera;
Ipharra balinbada goraintzi Salari
Ene khorpitzaren xerkha jin dadila sarri.
Atharratzeko zeñiak berak arrapikatzen;
Hanko jente gazteriak beltzez beztitzen.
Andere Santa Klara hantik phartitzen;
Haren peko zamaria ürhez da zelatzen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.